XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur behintzat horrela bukatu nahi zuen eguna.

Ez zuen gehiago pentsatu nahi.

Sartu zen etxera.

- Zer da, Karraspio? - galdetu zion amak.

- Denda utzi behar dut.

- Zergatik utzi behar duzu denda? Zer egin duzu? - Nik ezerez.

Bizikletarekin erori naiz.

Eta otarrea hautsi zait.

- Baina, nola? - Ondotik kotxe bat sartu zait.

Eta erori egin naiz.

Eta dena puskatu da: bizikleta eta otarrea, eta beste gauza guztiak.

- Dena puskatu? Zertan ari zinen zu? - Ni? Beti bezala.

Errekaduak egin behar nituen, eta... - Eta, zer? - Ama ere berotzen hasi zen.

Semea lanik gabe? - Zer egin behar dut nik honekin? Ez du ezertarako balio, pentsatzen zuen.

Eta gehiago pentsatu gabe, beste zaplastada bat eman zion: egun hartako bosgarrena.